Egiturak

Eskaintzen ditugun soluzio teknologikoek denetariko egitura fisikoa har dezakete, hauek bereizi ditzakegularik:

  • Mahai gaineko aplikazioak: terminal bakarrean ibiltzeko diren programak.
  • Bezero astun / zerbitzari arina motako aplikazioak: terminalean lan asko jasaten duten eta zerbitzariak pisu gutxi duen aplikazioak dira, zerbitzaria datuak zentralizatuta edukitzeko erabiltzen delarik. (Fakturak, Eskariak eta Stock kudeaketak, kontabilitatea, etab)
  • Bezero astun / zerbitzari astun motako aplikazioak: zerbitzariak prozesuen ezaugarri berezien ondorioz inguru seguru eta kontrolatu bat eskatzen duenean, isilpeko datuak daudenean adibidez eta hauek prozesatzeko beharrezkoak izanik erabiltzaileen begibistara ez direnean inola ere azaldu behar. (Erabiltzaileen urruneko perfilak, Programa transakzionalak, etab)
  • Bezero arin / zerbitzari astun motako aplikazioak: bezero oso arinak (hauen teknologi mugatasuna dela eta) interfaze grafikoa izatera baino heltzen ez direlarik eta prozesu gehiena zerbitzarian egiten denean. (Eskariak GSM, WIFI… bidez on-line egiteko PDAtako programak)
  • Web aplikazioak ( bezero ultra-arina / zerbitzari astuna): Prozesu guztia zerbitzarian egiten denean. (Arakatzaile bat erabiliz: fakturazioa, eskariak, erosketak, transakzioak,…)

Proiektu bakar batek honelako konfigurazio bat baino gehiago izan ditzake, kasu bakoitzean proiektuaren beharrizanak baloratuko direlarik.

Aplikazioak garatzeaz gain beharrezko hardwarearen aholkularitza egiten dugu, honen instalazioaz eta martxan jartzeaz arduratzen garelarik.

© 2007 Leinak PYME i-Solutions, S.L.L.
Tel.: 94 656 99 03| Fax: 94 656 99 01 | E-mail: leinak@leinak.com
IFK: B95418083 | Larragoiti Jauregia, Torrelarragoiti Industrialdea z/g - 48170 Zamudio - Bizkaia

Debekaturik dago webgune honetako edozein eduki osorik zein era partzialean erreproduzitzea enpresak espreski emandako baimena gabe.