Web aplikazioen adibideak

Hauek dira gure lan taldeak garatu eta mantentzen dituen webguneak
Aikor! Txorierriko Aldizkaria
webgunea: www.aikor.com

honi buruz...

Aikor! Txorierriko Aldizkaria, Txorierriko euskarazko doako aldizkaria da, eta hau da interneten duten ataria, erabiltzaileei aukera zabala eskeintzen dietelarik parte hartzerako orduan:

Atari pertsonalizagarria, albisteak, blogak, agenda, argazkiak, zerbitzuak eta aldizkaria PDF formatuan.

mota: Dinamikoa.

teknologia: HTLM, PHP 5, MYSQL 5, AJAX.

ezaugarriak:

Atari hau erabiltzaileengan pentsatuz egina dago, hauei ataria konfiguratzea, blogak sortzea, argazkiak igotzea, eta albiste eta artikuluen bidez aldizkarian parte hartzea eskaintzen bait zaie.

aikor.comeko atariko orriak hasiera batean erakusten den orrialdearen estruktura aldatzea eskaintzen du.

"kutxatxoak" atalen laburpena dira, eta tokiz aldatu zein norbere guztura konfiguratu daitezke, arkatz itxurako ikonoa sakatuz. Mota bereko kutxatxo bat baino gehiago egon daiteke, ezberdin konfiguratuta, eta honela erabiltzailearen aukerak biderkatuz.

Albistegi sistemaren atariko orrian izandako albiste guztiak erakusten dira kronologikoki atzekoz aurrera, izandako azken albistea zerrendako lehena delarik.

Izena emandako erabiltzaile arruntek albisteak idaz ditzazkete, egoera ezberdinetako fluxu batetik pasatuko direlarik: idatzita, zuzenduta, argitaratua. Zuzenketa eta argitaratze lana aldizkariko erredakzio taldearen eskutan dago.

Argazki sistemak erabiltzaileei argazkiak konpartitu, komentarioak egin, ezaugarriak eta etiketak gehitu, baimenak eman eta albumak sortzeko aukera ematen die.

Webguneko argazkien zentralizazioari esker, argazki sistemak argazkia erabili den albiste, artikulu edota blogera lotura eskeintzen du.

Blog-sistemaren atarian blog ezberdinetan idatzitako mezuen laburpenak agertzen dira, blogetara lotura dutelarik eta honela bakoitzaren bisita kopurua handituz.

Panel erraz baten bidez erabiltzaileak mezuak, komentarioak, loturak, partehartzaileak, plantilak, paperontzia eta beste aukera batzuk kudeatu ditzake.

Agendak ikuspegi ezberdinak ditu: eguna, lan astea, aste osoa, hilabetea. Gertakarien atzekaldeko kolorea agenda bakoitzari dagokiona da eta barraren kolorea gertakizun motari. Hilabetearen ikuspegian, gertakariak tolestuta daudenean, barraren kolorea agendarena da.

Sistema erabiltzaile anitza da, eta horregatik erabiltzaile arruntek gertakisunen berri eman dezakete.

Webguneak aldizkaria PDF formatuan, abesti euskaldunen letrak, lehiaketarako beste bide bat eta Txorierriko negozio/zerbitzuen zerrenda eskaintzen ditu.

EAR Aplicaciones Electronicas SL
webgunea: www.earsistemas.com

honi buruz...

EAR Aplicaciones Electronicas supermerkatuen munduari bira bat emateko asmoaz TAG RFID gabeko erosketak egiteko etorkizuneko beste sistema alternatiboa egiten ari dira.
mota: Estatikoa.

teknologiak: HTLM, PHP, FLASH, JAVASCRIPT.

ezaugarriak:

Flash animazio baten bidez asmatutako sistemaren adibidea erakusten da. Kontaktua webguneti bertatik.
© 2007 Leinak PYME i-Solutions, S.L.L.
Tel.: 94 656 99 03| Fax: 94 656 99 01 | E-mail: leinak@leinak.com
IFK: B95418083 | Larragoiti Jauregia, Torrelarragoiti Industrialdea z/g - 48170 Zamudio - Bizkaia

Debekaturik dago webgune honetako edozein eduki osorik zein era partzialean erreproduzitzea enpresak espreski emandako baimena gabe.